Spri: Egokitu zure enpresa DBLO eta IGMEZL legeetara (I)

Lunes, 18. Septiembre 2017 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza


 

Ikastaro honen bidez, edozein sektoretako enpresa txikiek eta profesional autonomoek aukera izango dute jakiteko ze printzipio, eskubide eta obligazio jasotzen dituen DBLO*k enpresek eskuartean darabiltzaten datu pertsonalei buruz. Orobat ikasiko dute IGMEZL**ren arabera zein lege baldintza bete behar dituzten beren webean, saltoki elektronikoan edo posta elektroniko bidezko marketin kanpainak abian jartzean. (*) DBLO: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalen babesari buruzkoa. (**)IGMEZL: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Datuen babes arloan puri-purian dauden beste gai batzuk ere landuko dira ikastaroan: cloud computing-aren legaltasuna, cookie politikak edo ahaztura eskubidea. Ikuspegi osoago bat izateko, gomendatzen da bi ikastaroak egitea.
 

Helburua

  • Jakitea nola eragiten diguten lege horiek eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • Legeak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak ezagutzea: nola idatzi klausula informatiboak, nola jakinarazi gure enpresaren fitxategiak DBEAri nola erantzun edozein interesatuk DEZEA eskubideak erabili nahi baditu.

Edukia

  • Nola eragiten dieten lege horiek enpresei eta zeintzuk diren ez betetzearen ondorioak.
  • DBLOren klausula informatiboaren idazkera. Beste klausula batzuk: datuen lagapena, tratamendu enkargoa.
  • Fitxategien jakinarazpena eta erregistroa.
  • Nola erantzun bere DEZEA eskubideak (datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak) baliatu nahi dituen pertsonari.
  • Nola jakinarazi gure fitxategiak DBEAri eta nola erregistratu.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat eta autonomoentzat.

Noiz

Urriak 2, 14:00etatik - 16:00etara.

Non

Inguralde - Paseo Dolores Ibarruri, s/n - Local B

Izena ematea

https://www.spri.eus/euskadinnova/es/preinscripcion/01identificacion/adapta-empresa-legislacion-proteccion-datos-personales-primera-parte/13334.aspx

SUBIR